Post Categories
Social
Angela’s life story

Exactly what is the aim of a commemorative speech

Gure artean zeudelarik, beren lanbideari ekiten zioten: eltzeak, bertzak eta metalezko beste gauzak konpontzen zituzten. Eskulangile trebeak zirenez, Donostiako jendeak lan asko enkargatzen zizkien.

Historian zehar, Donostia, hiriaren kokapena eta jarduera ekonomikoak zirela eta, irekia eta integratzailea izan da. Horren adierazgarria da nola jakin duen hainbat kasutan gertaera historiko batetik abiatuta festa bat antolatzen. Horrela, hirian zeuden atzerritar soldaduen desfileak gure ihauterietako danborrada festa alaiaren aitzakia bihurtu ziren.

Kandelaria eguna zen 1884an, orain a hundred and twenty urte, gure Konpartsak lehen aldiz kalera egin zuenean, Sarriegi gogoangarriak moldaturiko piezak kantatuz. Harrezkero, Hungariako Kaldereroen Konpartsak, gorabehera eta hutsuneak https://writemypaper247.net/commemorative-speech-topics izan baditu ere, Donostiako Ihauterietako osagarri bazterrezina izan da. Hainbat talde arduratu dira a hundred and twenty urte horietan kaldereroak antolatzeaz : Euskaldun Fedea, Euskal Billera, Gaztelupe, Gaztelubide, eta 1972tik hona, KTEk babesturiko Batzorde bat.

The top quality of all things we write available for you, whether it is an summarize, a quick essay, as well as a extended investigation paper.

Kaldereroen Konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dakiokeen tradizio bati, festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera. Horrela, dokumentatuta dago 1925ean sartu zirela hartza eta hezitzailea, baita ere, orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki zela, eta azken urte hauetako kontua da, Konstituzio Plazako taulatuan orkesta oso bat, eta hungariar dantzak dantzatzen dituen talde bat aritzea, kaldereroen jardunari ikusgarritasuna eta kalitatea erantsiz. Gainera, hasieran hauzo bakar bateko konpartsa zena, beste auzo, ikastetxe eta inguruko herrietara ere zabaldu da, denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.

Donostiako Ihauterietako jaia: hiritarra, parte-hartzekoa eta ludikoa. Kaldereroen Konpartsa, Danborrada, Artzai eta Iñudeen Konpartsa eta beste hainbat bezala, ihauteri hiritarraren eredu bizia dira: irekiak, parte-hartzekoak, gidoi eta pertsonaia zurrunik gabeak. Kantak, jostagarriak dira, kantariak eta entzuleak dibertitzeko, ez bertan esaten dena sinesteko. Esate baterako, “Hungariar kanta” izenekoa ez da hungariarra hurrik eman ere, baina ez dio axolarik, ihauteriak baitira.

Eta ihauteriko antzespena besterik ez dira kaldereroen eta zingaren jazkerak: inork ez luke onartuko benetako jende haien modura jaztea, Europako erdialdetik oinez eta gurdi zaharretan etortzen zirela ez dezagun ahaztu.

Eta zer ihauteritarragoa Erregina eta Damak gizonezko mozorrotuak izatea baino? Ez dugu ahaztuko horregatik, gure Konpartsa ohikoa eta antolatua dela: urtero, Kaldererook, Sarriegiren kanta kuttunak buruz jakin arren, aste osoz joaten gara entseguetara, denontzako pozgarria baita kantatu ondoren txalo-zaparrada jasotzea eta zartaginen erritmoa ondo eramatea. Emakumeak jaietan eta gizartean. Jakina da hasieran Kaldereroen jaia, bestelako jai eta ekintzak bezala, gizonezkoek antolatzen zutela, gizonezkoen dibertsiorakotzat gehienbat. Garai haietan normaltzat ematen zen emakumeek bigarren mailako paperak besterik ez izatea. Baina, bada mende bat baino gehiago emakumeek gero eta toki gehiago hartzen arti direla gizartean. Jaietan ere, nabarmena da nola aldatu den emakumeen tokia eta eginkizuna: gaurko egunean ez da onartzen emakumezkoak eta gizonezkoak kontuan hartzen ez dituen jai egitaraurik.

Donostiako jaiei begiratuz gero, nor gogoratzen da hasierako Artzai eta Iñudeen Konpartsan ere denak gizonezkoak zirela? Argi dago gaur emakumeek, orain dela hamarkada batzuk pentsatzen ez zen partaidetza dutela. Eta zer esanik ez, Donostia harro dago danborrada gehienak mistoak direlako, eta emakumeen integrazioa arazo handirik gabe lortu delako. Argi dago emakumeak ez direla gizonezkoen atzetik gelditzen danborrari eragiteko orduan.

Ez danborradan soilik: kaldereroen konpartsetan, orokorra da emakumeen partaidetza, askatasun osoz eta paper guztietan: kantari, batzuk dantzan, besteak pandereta jotzen, eta besteak, nahi dutenak, zartaginak jotzen.

Comments are closed.

 Nike NFL Jerseys Supply